Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia Heletan (Nafarroa Beherea) egiten jarraitzeko arazoak konpontzen ari dira pixkanaka. Heletako Herriko Etxeak baimena eman du EHZ uztaileko lehen asteburuan egiteko. Egun horietan, Besta Berri elizkizunari lotutako Otaba izeneko ospakizuna zen egitekoa, baina udalak eta elizak dataz aldatzea onartu dute. Baimena baduten arren, EHZren antolatzaileek oraindik ez dute erabaki jaialdia datorren urtean Heletan egingo den ala ez, lotu beharreko kontu batzuk airean baitaude, ostatuekin adostu beharreko baldintzak, kasu.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.
12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.