EHZ

EHZ jaialdia: elkartasunaren eta elkarlanaren eredu

  • Gaur hasiko da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiaren 17. edizioa. Hasierako urteetan Arrosan (Nafarroa Beherea) ospatzen zen jaialdia, 2002tik 2008ra Idauze-Mendin (Zuberoa) eta egun Heletan. Eneko Etxegarai EHZ jaialdiko lehendakariaren ustez "Heletan ospatzen denetik, EHZ festibala sendotu eta garatu egin da". Aurtengo programan hainbat berrikuntza egongo dira, horien artean Sorgin izeneko euskarazko antzezlana. Ohi bezala jaialdiaren ardatza musika kontzertuak izango dira:


2012ko ekainaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Etxegarairen esanetan “igandeko giroa oso herrikoia” izaten da. Estilo guztietako kontzertuak izango dira, Public Enemy, Gojira, Matxura, 17 Hippies, Lisabö eta Youssoupha taldeenak besteak beste.

Lehendakariaren ustez, EHZ festibalak ez du bilatzen Miarritzeko Big Festival edo Bilboko BBK jaialdien parekoa izatea. Ezberdinak izatea nahi dute eta beraiek eskaintzen dutena ere bestelakoa dela esan du. "Gure proiektuak 700 laguntzaileri esker funtzionatzen du eta beste balore batzuk aurkitzen dira EHZn: elkartasuna, elkarlana, belaunaldien arteko trukaketa... Ez dugu beste festibal horien konkurrente izan behar; gurea beste zerbait da. Festibalean ez dugu ikusiko partaide pribatuen publizitaterik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude