EHZ

EHZ Festibalak mugikorrentzako aplikazioa sortu du

  • 2014ko EHZ Festibalak Android telefono mugikorrentzako aplikazioa sortu du.


2014ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EHZ Festibalak Android erabiltzen duten telefonoentzako aplikazioa sortu du.

Aurtengo edizioaren programazioa, taldeak eta lekuaren mapa kontsultatu ahalko dira, besteak beste, app berriari esker.

Euskaraz eta frantsesez funtzionatzen duen softwarea doan deskarga daiteke Google Play bidez aste honetatik.

Ekainaren 27tik 29ra

Hil honen amaieran izango da EHZ festibala Lekornen (Lapurdi). Shantel, Ska-P, Zea Mays, Dub Inc, Kashbad, Esne Beltza eta Kuma No Motor taldeak ariko dira, besteak beste, aurtengo edizioan. Musika eskaintzaz gain, Noam Chomsky intelektual estatubatuarraren hitzaldiak ere zeresana eman du.

Horrez gain, "Populu zapalduen bizipenak" izenburupean, Azawad, Kurdistan edota Kabiliako esperientzien berri izateko aukera ere eskainiko du festibalak.

Hiru eguneko bonoak 55 euroko salenurria dauka eta jaialdiaren webgunetik eska daiteke.

Jaialdia prest edukitzeko lanean ari dira jada Ipar Euskal Herriko Hitzak sareratu duen bideo honetan ikus daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude