Ehunka lagunek defendatu zuten larunbatean sexu berekoen arteko ezkontza eta haien adopzio eskubidea Baionan egindako manifestazioan. Ezkontza guztiontzat lelopean abiatu ziren Herriko Etxetik berdintasuna aldarrikatzeko.
Baionako apezpikuak, sexu bereko herritarren arteko ezkontzen eta adopzio eskubidearen aurka egiten duen Biziaren Aldeko Foroa sortu zuen iazko azaroan. Protesta moduan, Erabaki Librearen Aldeko Kolektiboak mobilizazioa deitu zuen larunbaterako, eta Ipar Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteek bat egin zuten, beste hainbat kolektiborekin batera. Parisen ere musika eta oihu artean babestu zuten eskubidea igandean.
Frantziako Legebiltzarra asteartean hasiko da sexu berekoen arteko ezkontzen legea aztertzen. Kolektiboa baikor azaldu da baina mobilizatzen jarraitu behar dela adierazi dute, “diskriminazioari” aurre egiteko.
Larunbateko manifestazioaren irudiak ETB1en:
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.