EHEko kide Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda altsasuarrek epailearengana joan beharko dute gaur goizean, pasa den urteko azaroan foruzainei ez obeditzeagatik eta seinaleak ezabatzeagatik.
2011ko azaroan, Nafarroako Altsasu herrian Euskal Herrian Euskaraz-ek Ezabatu eta Euskaraz Bizi ekimena egin zuen. Paisaia linguistikoa “iraultzeko” asmoz, gaztelaniazko seinaleak ezabatzeko deia egin zuten. Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda EHEko kideek 6.000 euroko isuna jaso zuten ekintza horregatik. Bestalde, bi altsasuarrek adierazi dutenez, “normaltasun osoz” aritu ziren euskaraz hizketan foruzainekin, baina haiek “ez zuten ondo hartu”. Foruzainei ez obeditzeagatik epaitegira joan beharko dute. EHEk elkarretaratzea deitu du gaur Iruñean goizeko 10:00etan.
Ondoko bideoan entzun daitekeenez, Claver-ek eta Ramirez de Aldak euskaraz egingo dute epaiketan eta ez dute itzultzailerik onartuko. Beraz, zuzenean euskaraz aritzeko aukerarik ez baldin badute ez dute deklaraziorik egingo.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.