Piztu Ezazu Argia 970x90

EHE: "Abertzaletasunaren sorreratik, euskara 2. mailako osagaia izan da"

2012-10-08
alde 0    kontra 0
EHEko kideak Durangon egindako Nazio Batzordean.

"Abertzaletasunaren sorreraren beretik, euskara 2. mailako osagaia izan da, eta abertzaletasunak euskararen berreskurapenean izan duen garrantzia ukatu gabe, mende luzeko praktika politikoak hori erakusten digu: garrantzitsuagoa da abertzaleen zakura batzea, euskararenera batzea baino". Euskal Herrian Euskaraz taldeak ikasturte hasierako batzarra egin zuen larunbatean Durangon, eta han aurkeztutako Oinarri ideologikoak dokumentutik jaso dugu pasarte hau.

EHEren hitzetan, "euskal nazioaren defendatzaile direla dioten arren, ez dute Herri Euskalduna = hizkuntza komunitatea aitortzen, naziotasuna lurraldetasunaren gainean eraikitzen dutelako gainerako herri indoeuroparren gisara: hemen jaio bazara, euskal herritarra zara; beraz, hauen nazioaren subjektua ez da euskalduna, euskal herritarra / hiritarra  baizik".

Asimilazioari aurre egin behar

"Herri euskalduna berreraikitzeko asimilazioari aurre egin behar diogu, eta horretarako euskaraz bizitzeko dinamika indartuko dugu", dio EHEk, bere helburu nagusiei dagokienez. "Beraz, euskaraz bizi dinamika ikasturteko dinamikaren oinarri izango da, ildo nagusia. Euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren baitan kokatuko ditugu aurtengo ekimen guztiak, eta helburu nagusia norabidearen eta manifestuaren mezua zabalduz euskaldunak aktibatzea izango da".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys