Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Egiaren batzordea sortzea bultzatuko du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

2012-10-26
alde 0    kontra 0
Laura Mintegi EH Bilduko zerrendaburua.

Bake eta Elkarbizitzarako komisioa ordezkatuko duen Egiaren Batzordea sortzea bultzatuko du Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk. Koalizio abertzaleak iraganaren azterketa kritiko bat egitea beharrezko dela dio normalizazio politikoa lortzeko.

Horretarako EH Bilduren esanetan kontuan hartu behar dira, protagonista izan diren eta ondorioak jasan dituzten pertsona guztiak. Hori bai, beti ere aurrera begira jardunez. EH Bilduk legegintzaldi honetan zein intentzio dituen adierazteko Bilbon eginiko prentsaurrekoan egin zituen adierazpenak EH Bilduko zerrendaburuak akordio zabaletara iristeko asmoak dituztela ere jakinarazi du.

Egiaren Batzordeak pasarte mingarriak eta giza eskubideen urraketa masiboak aztertzen dituzte eta iraganeko abiapuntua nola izan zen aztertzen dute. Ikerketa judizialak irekitzeko ekarpenak ere egin izan dituzte zenbait lekutan, eta hala, justizia egiteko bidea ireki izan dute. Azkenik, komisio hauek administrazioei zuzendutako gomendio multzo bat egiten dute biktimen errekonozimentuari eta hauen erreparazioari dagokionez, zauriak ixten laguntze aldera.

“Iniziatiba berrien” beharra ikusten du eta horiek babestea eskatzen du Mintegik. Egiaren Batzorde honen beharra dagoela nabarmendu du horrela “dudarik gabeko eta argia” den bidean aurrera egin dezan Euskal Herriak. Bestalde, bi aldeetatik sufritu duten pertsonak topagune jakin batean elkartzerakoan umila eta eskuzabala izango dela adierazi du. Euskal Presoak, Euskal Herrira ekartzerako garaian plan berezi bat bultzatuko dutela ere jakinarazi du.

Informazio gehiago:

Egiaren Batzordeei buruzko Larrun monografikoa osorik.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Abc | El Mundo | Europa Press | Noticias de Gipuzkoa
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys