Piztu Ezazu Argia 970x90

Hamasei polizia egiptoar hil dira Gazako mugan

2012-08-06
alde 0    kontra 0
Erasoa Sinai penintsulan izan da

Egipton 16 polizia hil eta zazpi zauritu dira auto bonba baten ondorioz. Egipto eta Gaza arteko mugan izan da erasoa, Egiptoko segurtasun indarrek eta Israelgo militarrek emandako informazioaren arabera. Egiptoko telebistak aditzera eman duenez, islamistak izan dira erasotzaileak. Ondorioz Rafahko (Palestina) pasagunea itxi du Egiptok, palestinarrek oinarrizko jakiak erosteko erabiltzen zutena.

Israelgo armadak adierazi du erasotzaileek base egiptoarrean zeuden bi auto lapurtu zituztela eta Israelen sartu nahi izan zutela muga zeharkatuz. Autoetako bat Israelgo armadak suntsitu zuen hegazkinetik eraso eginez, Avital Leibovich Israelgo armadako bozeramaileak bere Twitterrean adierazi duenez. Leibovichen esanetan, istripu larriagoa ekiditea lortu zen segurtasun zerbitzuak azkar erantzun zuelako.

Israelgo armadaren bozeramaileak adierazi duenez, erasoa gertatu ostean bost gizon armaturen gorpuak aurkitu zituzten, ustezko erasotzaileenak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El País | Al Jazeera
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys