Egiptoko armadak Sinaiko penintsulan egindako aire erasoan gutxienez 20 pertsona hil ditu. Bonbardaketa hauekin azken egunetako erasoei erantzun die armadak. Igandean 16 soldatu egiptoar hil ziren Egipto eta Gaza arteko mugan talde islamistek ezarritako auto bonba baten ondorioz, Egiptoko agintarien arabera.
Gaur goizaldean egin dute eraso hegazkin militarrek Sheij Zuweid herritik gertu eta El Halal mendiaren inguruan. Al Ahram egunkari egiptoarrak eman ditu gertaeraren aurreneko datuak baina oraindik ez dago gertatu denaren informazio ofizialik.
Aire erasoaren ondoren armada egiptoarra Tumah herrialdean sartu da, ekintzaile islamistak beraien lurretan sartu direlako, Reuters albiste agentziak emandako informazioaren arabera.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.