Manu Chao luxuzko egitarauarekin lagunduko dute Donostiako Piratek uztailaren 9an

  • Jai herrikoien aldarria zabaltzeko Edozer Dugu Posible eguna antolatu dute Donostiako Piratek uztailaren 9an. Manu Chaoren kontzertua iragarri ostean, astelehenean aurkeztu dute egun osoko egitaraua.


2014ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
“Donostia abordatzen jarraitzeko” auzolanean oinarrituta edozer egitea posible dutela erakutsi nahi dute piratek (izanpirata.info)

Ahalik eta publiko zabalenarentzat prestatzen ahalegindu direla esan dute antolatzaileek; hori dela eta, egun osoan izango dira ekintzak Zurriola hondartzaren inguruetan.

Goizean, besteak beste, haurrentzako antzararen jolas erraldoia, gazteentzat mural pintaketa, euskara ikasten ari direnentzat mintzapraktika pirata eta euskal dantza ikastaroa izango dira. Eguerdian, Donostiako kontsumo taldeek jateko eta edatekoa emango dute, eta 15:00etatik aurrera hizkuntza gutxituak dauzkaten herrialdeetako taldeen kontzertuak egongo dira.

Egunaren bukaeran ere kontzertuak izango dira Zurriolako hondartzan; Manu Chao – La Ventura izango da kartel-buru, eta Selektah Stepi, Skakeitan eta Tania de Sousak osatuko dute kartela.

Eguna elkartasun ekimen handi eta aldarrikatzaile baterako ere baliatu nahi dutela jakinarazi dute piratek, baina azken xehetasunak lotzeko daudenez, ostiralera arte ez dutela planteamendua argitara emango.

Jaia bai, eraldaketa soziala ere bai

Jai parte hartzaile, euskaldun eta parekideen aldeko aldarria Aste Nagusitik kanpo ere hedatu nahi dute piratek, auzolanean oinarrituta.

Jaiak eraldaketa sozialerako tresnatzat ulertzen dituztela eta jai herrikoien aldeko mugimendu zabala dagoela adierazi dute piratek. Orain arte eginiko bidea ikusarazi asmoz, erakusketa antolatu dute, zenbait herri eta auzotako esperientziak jasoz. Bertan parte hartu nahi luketen beste herri eta auzoetako jai-batzordeei piratekin harremanetan jartzeko eskatu diete.

Jaialdiaren kartela ere astelehenean aurkeztu dute. Behean ikus dezakezue.

EDPploter-txikituta

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Eguneraketa berriak daude