Masek 2016ra atzeratu nahi du Madrilekin konfrontazioa

  • 2014an kontsulta egin nahi du Kataluniako Generalitateak Espainiako estatuarekin adostuta. Madrilek kontsultari ateak itxiz gero baina, 2016rako plebiszitu  hauteskundeak deitu ditzakeela azaldu du Artur Masek Catalunya Radio irratian. “Azken baliabidea” dela azpimarratu du Espainiarekiko talka eragingo bailuke.


2013ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2016an plebiszitu hauteskundeak egin ditzakete Katalunian (Argazkia: maticatradio)..

“Espainiako gobernuak edozein bide politiko onartzea ukatzen badu eta legedia freno moduan erabiliko badu, beti geratuko zaigu azken marko legal bat: hauteskundeak”, esan du Masek.

Aipatu plebiszitu bozak hurrengo hauteskunde autonomikoetan egingo lirateke, hau da, 2016an. "Plebiszitu hauteskunde batzuetan, elkar edo bananduta, baiezkoaren eta ezezkoaren alderdiak aurkeztuko lirateke", azaldu du Generalitateko presidenteak.

Masek “azken aukera” bezala aipatu du kasua eta urte bukaera arteko epea jarri dio Espainiako gobernuari negoziaketekin hasteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude