Piztu Ezazu Argia gunera joan.

EAJren eta EH Bilduren erantzukizuna

2012-10-20
alde 0    kontra 0
Ińigo Urkullu (EAJ) eta Laura Mintegi (EH Bildu)

ETA-K 2011ko urriaren 20an bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik, euskal gizartea askoz hobeto dago, bai behintzat bakea eta elkarbizitza eraikitzeari dagokionez. Krisiak, aldiz, okerrera egin du eta horrek bigarren maila batean utzi du atzo goizera arte gure arazo handiena zena. Ur handiagotan sartu gabe, askoz hobeto gaudela esan genezake, batez ere ETAren mehatxupean ziren milaka pertsona lasai ibili daitezkeelako gaur egun, norbaitek hilko dituen edo eraso egingo dien beldurrik gabe.

ETAren jarduera gero eta urriagoa eta bazterrekoagoa zen azken urteetan, baina oraindik ere euskal gizartearen ohiko bizitza baldintzatzeko indarrarekin. Bost hamarkadaren ondoren, gizarteak behar zuen bakea eta elkarbizitza eraikitzeko aukeratxo bat eta ETAk duela urtebete jarri zuen bere ale nagusia: borroka armatuaren behin-betiko amaiera.

Baliatu al da denbora hau bake prozesuan aurrera egiteko? Erantzuna garbia bezain latza da: ez. Edo ez behintzat publikoki, gizarteari begira, honen parte hartzearekin… eta hauek guztiak ezinbestekoak dira, bake prozesu eraginkor bati begira. Gogorra bada ere, hori da sentipen orokorra, egoera geldi dagoela. Esparru bakarra ari da garatzen indarrez, ezker abertzalearen parte hartze politikoari dagokiona; ozta-ozta baina hor Espainiak legezko ateak ireki dizkio ezker abertzaleari eta hau ondo baliatzen ari da aukera: Bildu eta Amaiurrekin lehenago, eta orain EH Bildurekin.

Irakurri osorik.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys