AHT Gelditu Elkarlana EAJri kontu eske tren lasterra ukitzen duten ustelkeria kasuengatik

  • AHTaren inguruan mugitzen ari den informazio publikoa ezkutatzea eta ilunkerietan ibiltzea egotzi dio EAJri AHT Gelditu! Elkarlanak. Herritarren geroz eta erantzun irmoagoari entzungor egin izana salatu eta klase politikoak gai publikoen berri eman dezan eskatu dute.


2014ko ekainaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Abiadura Handiko Trenaren inguruan informazioa ezkutatzea eta ustelkeria kasuetan sartuta egotea egotzi diote EAJri (Argazkia: ahtgelditu.org)

AHTeraikitzeko ustelkeria "ezinbesteko ardatz" dela adierazi dute Elkarlaneko kideek. PP alderdia zikindu duten "Barcenasen paperak" irakurriz azpiegitura handiarekin dagoen harremana baieztatu dutela gaineratu dute. Besteak beste, PPko zenbait kidek legez kanpoko kobraketak jaso dituztela AHTren lanetan diharduten FCC, Azvi, OHL, SACYR eta gisa bereko eraikuntza enpresen eskutik.

Madril eta Bartzelona arteko zatian Adif enpresako funtzionarioek, eraikuntza enpresak eta politikariek edukitako harreman ekonomikoak ere ez direla kasu isolatua uste du AHTaren kontrako plataformak, eta gogorarazi dute Tolosa-Hernialde tartearen eraikuntzaz arduratzen ari den Corvian-Isolux enpresak dagoeneko justifikatu gabeko 9 milioiko gain-kostua eragin duela.

Horrelako edo antzeko beste zenbait kasuren aurrean, honako galdera luzatu diote EAJri: "Eraikuntza enpresa hauek kontratatzen dituzten kudeatzaile politikoek hauen benetako jarduna zein den ezagutzen badute eta beraz, egiten dituzten eskaintza ekonomikoak sinestezinak direla baldin badakite, gerora gain kostu izugarrietan bilakatuko direnak, zergatik baimentzen dituzte?".

Duela hilabete inguru egin zuten bezala, ekainaren 11n kontzentrazioa deitu dute alderdi jeltzalearen egoitza nagusiaren aurrean, Sabin Etxean, 19:30ean. AHTren obrak geldi daitezela eskatuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude