Piztu Ezazu Argia 970x90

EAJk ez du Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kontrako zentsura moziorik babestuko, Markel Olanok dioenez

2012-10-08
alde 0    kontra 0
Markel Olano, EAJren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea.

"Ahaldun Nagusiari zentsura mozioa egitea ez da bidea" idatzi du Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak igandean Noticias de Gipuzkoa egunkarian. "Gure lurraldeko herritarren gehiengoak 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduri eman zion sostengua eta horrek argi utzi zuen zein den legegintzaldi osorako joko-zelaia, bai batzuentzat, bai besteentzat".

Adierazpen horrekin Olanok bere alderdiaren oposizio lana desberdindu nahi izan du PSErenetik eta PPrenetik eta lerro gorri bat ezarri ere bai: "Konbentzituta gaude gaur egungo exekutiboa Aldunditik kanporatzeak Bilduren kontrako frontea ikusaraziko lukeela, EAJk, PSEk eta PPk osatua; eta gure lurraldeko herritarren artean kontrako erreakzio indartsua sortuko lukeela, ez baitituzte ulertzen eta ez baitute bat egiten iraganeko estrategia horiekin".

Krisiari aurre egiteko foru araua izeneko artikuluan, Gipuzkoako Aldundiaren kudeaketa gogor kritikatu du Olanok eta "torlojuari estutu bat" emateko ordua dela adierazi du. Horretarako EAJk Ekonomia Sustatzeko Foru Araua onartzeko prozesua jarri nahi du abian. Arau hori loteslea izanik, Olanoren ustez "instrumentu eraginkorra" izango litzateke. Hori baino neurri gogorragoak baztertu egin ditu artikuluan: "EAJk argi dauka Gipuzkoan bere posizioa oposizioa dela".

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys