Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia elkarrizketatu du ARGIAko kazetari Mikel Asurmendik. Aste honetako astekarian argitaratuko da elkarrizketa osoa, baina aurrerapen gisa Urkulluk esandako batzuk bere blogean bildu ditu Asurmendik. "EAEko lehendakari izateko faboritoa den, ez dut nik erranen", hasi du artikulua. "Hemeretzi dira hautes-zerrendak, eta lau dira hautagai nagusiak. ARGIAk Laura Mintegi aurrekoan eta Iñigo Urkullu oraingoan elkarrizketatu ditu, abertzaleak biak ala biak, arerioek edo etsaiek independentistatzat edota nazionalistatzat etiketatuak".
Elkarrizketaren aurrerapena irakurri Mikel Asurmendiren blogean.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.