EAEko webgune bisitatuenak: prentsa digitala eta sare sozialak

  • Eustatek argitaratu dituen 2012ko datuen arabera, Interneteko erabiltzaileen %9,4k jotzen du El correo digital orrialdera. Facebook dago bigarren postuan %8,8rekin. Eta hirugarren 2011an liderra izan zen Hotmail kokatzen da %8,6rekin.


2012ko ekainaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Hedabideen, sare sozialen eta posta elektronikoen atzetik daude instituzioen orriak, bankuenak eta aisiari edo bidaiei eskainiak.

Hedabide gehienek aurrera egin dute: Diario vasco (erabiltzaileen %6,5), Marca (%4,5), El pais (%2,8), Gara (%2,1) eta Deia (%1,4). Bigarren sare sozial indartsuena Tuenti da %4,8rekin. You tuben bisitak goraka doaz eta Google ere webgune bisitatuenen zerrendan dago.

Bestalde, Interneteko erabiltzaileen profilari dagokionez, 6 eta 14 urte bitartekoak dira erabiltzaile sutsuenak. Azken hiru hilabeteetan, adin horretako %66,2k erabili dute internet. Gehienek aisialdia lehenesten, eta ondoren posta elektronikora, liburutegi eta dokumentaziora, txat eta elkarrizketetara.

EAEko hiriburuen artean, Donostia da Internauten portzentaje altuena duena eta erabiltzaile gehienak gizonezkoak dira.

EAE osoan Urola-Kostak ditu erabiltzaile gehien (%62,8), eta aldiz, gutxien (%48,5), Arabako mendialdeak.

Eustaten arabera gehiena bisitatu diren 20 webguneen zerrenda ikusi hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


Eguneraketa berriak daude