Iragan azaroan PSOEren gobernuak onartutako hezkuntza-oposaketetako gai-zerrenda aldatu egin du PPren gobernuak. Erabakiak Espainiako Estatuko 60.000 oposiziogileri eragingo die, tartean arabar, gipuzkoar eta bizkaitarrei.
Askok bizpahiru hilabete eman dituzte gai-zerrendako edukiak ikasten –horrek ekar ditzakeen gastu ekonomikoekin–, eta orain, ikusteke dago denborarik izango duten aurten egitekoak diren azterketak prestatzeko. Jaurlaritzak duela hilabete eta erdi publikatu zuen lan deialdia buletin ofizialean; Isabel Celaá Hezkuntza sailburuaren hitzetan, Espainiako Gobernuaren erabakiak "errespetu falta" erakusten du, bai Jaurlaritzarekiko, bai oposaketak prestatzen hasi direnekiko.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403