Durangoko Azokak ireki ditu ateak 47. urtez

  • Ireki ditu ateak Durangoko Azokak. Euskal Herri osoko jendea bilduko du datozen egunetan, kultura eta musikaren inguruan  47. edizio honek ere. 300 ekitalditik gora antolatu dituzte, eta euskal kultura flamenkoarekin lotzen duen ikuskizun bat izango da irekiera ekitaldian. Benito Lertxundik jasoko du iluntzean Argizaiola saria.


2012ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
300 ekitalditik gora antolatu dituzte aurtengo ediziorako.

Esan bezala Lertxundik jasoko du Gerediaga Elkarteak ematen duen Argizaiola saria, 60.hamarkadatik hona "euskal musikaren erreferente izan delako eta Durangoko azokarekin lotura estua izan duelako sortu zenetik", azokako zuzendariak adierazi duenez.

Aurtengo kultura gonbidatua Ijito herria izango da. Ijitoak 600 urte inguru dira gure artean bizi direla eta "kultura ikusezin bezain urrunekoa da gutako hainbatentzat". "Beraien kultura ezagutzeko tailerrak eta ipuin kontaketak, flamenkoaren gaineko hitzaldia eta erromintxelaren gaineko mahai ingurua, edota flamenko estilo ezberdinak euskal kulturaren elementu esanguratsuekin uztartuko dituen ijito gaua" izango direla esan dute beraien webgunean.

Durangoko azokak aurten ijito herriaren ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera emango digu, tailerrak, ipuin kontaketak, flamenkoaren gaineko hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Nafarroaren konkista  eta Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrenak ere gogoan izango dira eta hainbat hitzaldi izango dira hauen inguruan Oroitzak izenburupean Areto Nagusian. Naiz eta egun bat gutxiago izan azokak inoiz baino ekitaldi gehiago izango dira. 253 erakusmahai, 400 nobedade baino gehiago eta 300 ekitalditik gora izango dira zazpi guneetan banatuta.

ARGIAkoak ere bertan izango gara eta jakin bertan gazte eta langabetuentzat harpidetzak %35 merkeago izango ditugula eta salmentan ditugun produktuak prezio bereziak izango dituztela.

Argizaziola sari banaketa zuzenean emango dugu. Hemen ikus dezakezu Azoka TBren seinaleari esker.

 

Ahotseneako kontzertu guztiak ere zuzenean emango ditugu, azpiko leiho honetan Azoka TBren seinaleari esker.

Platerueneako ekitaldi guztiak ere zuzenean emango ditugu, azpiko leiho honetan, Azoka TBren seinaleari esker.


Eguneraketa berriak daude