Lankidetzarako II. Planak bi esparru berri jorratuko ditu: elikadura burujabetza, hau da, kontsumo kontziente eta arduratsua eta indarkeria eza aktiboa bultzatzea. Gaur erabakiko da planaren zuzendaria eta 2012tik 2015era bitartean egongo da indarrean. Donostiako Udalak bultzatutako plana da eta 1,3 milioi euro bidaliko ditu Lankidetza eta Garapenerako. Ertamerika, Mozanbike eta Indian egingo diren 22 proiektu finantzatuko ditu diru kopuru horrekin.
Lankidetzako zinegotzi Jon Albizuren arabera, bereziki lau helburu estrategiko ditu proiektuak: "Lankidetza eta garapenerako hezkuntza eraldatzailea bultzatzea, irizpide etikoak eta solidarioak Udaleko politika guztietara zabaltzea, lankidetzan eta internazionalismoan ari diren gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduak indartzea eta batez ere, Donostian gizarte aldaketa bultzatzea.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.