Donostiako piraten 5. musika lehiaketa abian da, euskaraz abesten duten talde mixtoak bultzatuz

  • Bosgarren urtez abian da Donostiako Piratek antolatzen duten musika lehiaketa. Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago deialdia. Soilik maketa edo gehienez disko auto-ekoiztu bat argitaratu duten taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute, eta aurten parekidetasuna (gizon eta emakume) bermatzea izango dute helburu.


2012ko maiatzaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Piratek 5. musika lehiaketa antolatu dute

Parte hartzeko, talde bakoitzak gutxienez hiru abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com. Parte hartzeko epea ekainaren 3an amaituko da.

Aurkeztuko diren taldeetatik bederatzei hautatuko ditu epaimahaiak. Hiru finalerdi egingo dira, eta bakoitzean hiru taldek joko dute, Donostiako leku ezberdinetan antolatutako kontzertuetan.

Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude