Donostiako Piratek lortu dute jai gunea muntatzeko baimena

  • Donostiako Piratek La Flamenka gunearen muntaiari ekin diote ostegun goizean Jaurlaritzaren baimenari itxaron gabe. Eguerdirako iritsi da EAEko gobernuaren agiria azkenik, jai gunea muntatzeko baimena emanez.


2014ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Piratek La Flamenka gunearen muntaiari ekin diote ostegun goizean (argazkia: Batiste Ezeiza)

Dena den, Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduak adierazi duenez, "oso baldintza zorrotzak" eskatu ditu Jaurlaritzak baimena ematearekin batera.

EAEko Gobernuaren jarrera ikusirik, datorren urtean ere "arazoek jarraituko dutela" aurreikusi dute Piratek.

Hala ere, "ilusionatuta eta indartsu" dago mugimendua, baimena lortu dutela informatzeko argitaratu duten testuan irakurtzen denez.

Bi aste ezbaian

Piratek duela bi aste inguru jakin zuten Jaurkaritzak Aste Nagusiko gunea muntatzeko baimena ukatu ziela. Errekurtsoa aurkeztu zuten eta erantzunaren zain egon dira ostegun goizera arte.

Arazoaren berri izan zutenetik, Piratek hura konpontzeko borondatea agertu dute, eta hedabideen arabera Jaurlaritza ere irtenbidea aurkitzeko prest agertu da. Hainbat bilera izan dituzte portu saileko arduradunekin, baina ez dute emaitzarik izan jai gunea muntatzen hasi diren arte.

Jaurlaritzak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu dute Piratek. “Herri mugimenduari ezin dizkiotela bete ezin ditzakeen baldintza teknikoak eskatu” esan diote Jaurlaritzari, eta “herritarrak garela, ez enpresa pribatuak”. Iaz baino baldintza gehiago ez jartzeko eskatu diote.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Eguneraketa berriak daude