Donostiako Piratak: "Konpontzeko borondatea daukagu, baina oraindik ez dago ezer itxita"

  • Gutun baten bitartez, La Flamenka gunea kaian muntatzeko baimenik ez dutela jakinarazi die Jaurlaritzak Donostiako Piratei. Info7 irratian hitz egin du Batiste Ezeiza mugimenduko bozeramaileak eta adierazi du "oraindik ez dugu konpondu". Jai herrikoien aldeko mugimendua Jaurlaritzarekin kontua argitzeko prest agertu da eta elkarlanerako borondatea erakutsi du. Jaurlaritzak esan du ez duela jaia debekatu, “osasun eta higiene baldintzen” inguruko informazioa eskatu duela.

Azkenean norbaitek "mugimendua baldintzatzeko aitzakiak" direla sinistuko duela esan zuten Piratek larunbateko agerraldian. (Arg: Dani Blanco)

2014ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

 

Larunbat goizean dozenaka piratek agerraldia egin zuten jasotako gutunaz euren irakurketa egiteko. Ehunka pertsona bildu ziren aurreko arratsaldean egindako deialdiari erantzunez.. Jaurlaritzarekin aurrez ere gorabeherak izan dituztela gogoratu zuten, baita Donostiako Udalarekin ere mugimenduaren hasierako urteetan. “Azkenean norbaitek sinistuko du aitzakiak direla mugimendua baldintzatzeko”, diote Piratek.

Jaurlaritzaren gutunak dio Aste Nagusirako Udalak “egitarau oparoa” antolatzen duela eta beraz jaia kaian egitea ez dela ulertzen. Piratek “jai herrikoien alde lan egiten duten boluntarioak” direla erantzun dute, eta euren baloreak transmititzen jarraitzeko lanean jarraituko dutela. “Ez gara turistentzat egindako postal horretako herritarrak”, diote.

Idoia Ortubia Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako portu eta kosta arduradunarekin biltzen ahalegindu diren arren, ez dutela erantzunik jaso adierazi dute.

Ez dugu uste enfrentamendurik sortuko denik”

Erreakzioen ondoren, Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi du ez duela festa debekatu. “Portu ingurua okupatzeko baldintzak betetzen badituzte” arazorik ez dela esan du Ingurumen Sailak. Kaitik abiatuta Kontxako hondartzara egiten den "abordatzean" antolatzaileei eskatu die kontrola dezatela ateratzen diren guztiak igeri egiten dakitela eta larrialdiko antolakuntza prest izan dezatela.

Horren harira, Piratek larunbateko agerraldian esan zuten, azken urteetan elkarlanean aritutako eragileek antolakuntza-lanengatik zoriondu dituztela, besteak beste, suhiltzaileek, Gurutze Gorriak eta Donostiako Udalak.

Batiste Ezeiza Donostiako Piraten bozeramaileak Info7n adierazi du “herritarrei herria erabiltzeko erraztasunak” eman behar zaizkiela eta herri mugimendu bati ezin zaizkiola enpresa pribatu baten pareko baldintzak eskatu.

Piratek, borondaterik badago, akordioa lortuko dutela diote. “Ez dugu uste enfrentamendurik sortuko denik”, esan du Ezeizak. Kontua aste honetan argitzea espero dute eta bi aste barruko Aste Nagusi Piratak bere horretan jarraitzea.

Larunbatean kaian emandako prentsaurrekoa bideoz grabatu zuten Piratek:

Mugimendu handia sare sozialetan

Piratek Jaurlaritzarekin duten gatazka publiko egin izanak, sare sozialetan mugimendu handia eragin du. #GoraPiratakKaian traolaren bitartez babesa jaso dute eta Umap rankingaren arabera, euskarazko traolarik erabiliena izan da ia asteburu osoan.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Eguneraketa berriak daude