Donostiako hotelekoen protagonismoa
Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria| 2010-09-06

handitu txikitu

Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk atzo emandako berriari egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta atzo hala zela iragarri zuen Bai, badakit  zehazki  “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango duela esanahiren bat  prozesuaren nondik norakoak gertutik eta zehatz-mehatz ezagutzen duenarentzat. Baina gehienontzat ez. Une honetan garrantzitsuena da atentaturik ez izatea eta  ETAk hori bere erabakia dela jakinaraztea. Horrek ezker abertzaleak iaz Altsasuko Adierazpenarekin zabaldutako prozesuak aurrera jarraitzea ahalbideratzen du.

Bai, borroka armatuaren amaiera iragarri izan balu hobe, baina bagenekien ez zela horrela izango. Eta ez bete-betean, baina neurri baten erantzuten dio Bruselako adierazpenari. Ixilpean, gainera, gehiago ere izango da, aurreko prozesuetan beti izan da horrela. Hurrengo urratsean, ETAri dagokionez bederen, hitzezko su-eten sendoa eta nazioarteko eragileen egiaztatzearena ikusi beharko litzateke.  Hau prozesu bat da, halako diseinu bat du eta ezker abertzaleak unean uneko agerpen sendoen beharra du, sinesgarritasuna irabazten jarraitu eta Zutik Euskal Herrian esaten dena gauzatzen ari dela gizarteratzeko.

Alde horretatik, atzoko eguneko gertaera garrantzitsuena zera da agian: ETAk adierazpenean esaten ez duena ezker abertzaleko zuzendaritzak Donostiako prentsaurrekoan hasiera-hasieratik zehazten duela: ETAren erabakia aldebakarrekoa da;  ez du eperik, beraz mugagabea da; eta ez du baldintzarik.  Ez hori bakarrik. Irakurketa politikoa ezker abertzaleko politikariek egin dute: hau prozesu demokratikoa sendotzera dator eta bizi dugun blokeoa gainditzen laguntzen du, Zutik Euskal Herrian esaten zena indarrean da eta prozesu hori atzera ezina da. Eta tresnei dagokionez, garbi utzi du Bruselako Adierazpena klabea dela. Hortik samur ondoriozta daiteke, esaten ari zaiola ETAri lehenago edo geroago bete egin beharko duela bertan adierazten dena. Baina ez berak bakarrik, jakina, baita beste eragile askok ere, batez ere Espainiako Gobernuak.

Berri bikaina eta urrats sendo bat gehiago, ondorengo egunetan ere aletzen jarraituko duguna.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • asier - 2010-09-06 14:59:11: Ezdakit,euskal gizartearen gehiengoa argi eta garbi esan duborroka armaturik ez duela nahi, baina, argi dago ere gizartearen %10a gutxi gora behera alde dagoela,ETA erakundean militatu direnak ertzainak baino gehiago direla eta kartzelan 800 pertsona daudela egun.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia