argia.eus
INPRIMATU
Donostiako epaitegiak Kutxabank zigortu du neurriz kanpoko hipoteka-indizea erabiltzeagatik
  • IRPH-Cajas interes tipoa bertan behera utzi du Donostiako 1. Merkataritza Auzitegiak eta Euribor+1 tipoarekin ordezkatzeko agindu du. Kutxabankek diferentzia ordaindu beharko die bezeroei.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 07a
2014ko otsailean Donostian egindako epaiketan protesta egin zuten IRPHren kaltetuek (arg.: Eldiario.es)

2011tik hona kobratutako gehiegizko interesak itzuli beharko dizkio Kutxabankek IRPH-Cajas  indizea zuen bezeroari. IRPH Stop plataforman bildutako kaltetuek auzitara eraman zuten bankua eta epaiketa 2014ko otsailaren 17an egin zen.

Orain argitaratu den epaiak kontuan hartu du abusuzko klausulen inguruko europar zuzentaraua eta errieta egin dio bankuari, IRPH-Cajas indizea 2013ko azaroan desagertu zen arren, hura aplikatzen jarraitzen duelako.

IRPH Stop plataformak poza adierazi du epaileak hartutako erabakiagatik eta Kutxabank kudeatzen duten politikariei eskatu die helegiterik ez jartzeko eta epaia onartzeko.