Donostiako Aste Nagusian jazotako bigarren sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Donostiako Piratek eta Mugimendu Feministak. 19:00etan Bulebarrean da hitzordua. Udalak ere protestarekin bat egiteko deia zabaldu die herritarrei.
Jaiak iragan larunbatean amaitu arren, ostegunean izan da eraso honen berri. Abuztuak 14-15 arteko gauean gertatu zen Kontxa hondartzan. Salatutako bigarren erasoa izan da, Aste Nagusiko lehen egunean Amara Berri auzoan jazo baitzen lehenengoa.
Bi kasuetan erasotzaileengandik ihes egitea lortu dute emakumeek. Hain zuzen, biktimak erasotzaileari aurre egin izana azpimarratu du Naiara Sampedro Donostiako Berdintasun zinegotziak. Honen esanetan, orain arte hilketa edo bortxaketa kasuetan baino ez zen jasotzen gizartearen gaitzespena. “Orain urrats bat egitean ari gara sexu erasoa egiteko saio bat gaitzetsiz”, gaineratu du.
Udalak bigarren erasoa ere irmo gaitzetsi eta babesa adierazi dio emakumeari. Gizarteak jarrera sexista oro salatu eta horien aurrean “erantzun aktiboa” izan behar duela adierazi du. Gaur arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]
2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]
Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.
Astelehen goizaldean bikotekideari izterrean labankada bat emateagatik, hilketa saiakera leporatu diote 31 urteko gizon bati. Beste gizon bat ere atxilotu dute igande goizaldean.
Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzea helmuga duen Asun Casasola Ipuin Lehiaketak sariak banatu ditu. “Plaza bat zure izenean” aurtengo gaia oinarri hartuta, memoria ariketa egin dute sarituek, gizonek hildako emakumeak, historia egin dutenak eta... [+]