2012ko eta 2013ko aurrekontua handitzea lortu du Baionako Scéne Nationalek, eta Donostia eta Donibane Lohizune aurtengo programazioan sartu dira. Urriaren 12an Tricicle konpainiaren Bits antzezlana izango da Donostian. Programazioa 67 ikuskizunek osatzen dute eta 150 egunetan banatuta izango dira.
Baionako kultur erakundeak elkarlan berriei esker lortu du bere aurrekontua handitzea, tartean Donostiako Victoria Eugeniarekin egindakoa besteak beste.
Programan dauden konpainietatik Baiona Euskal Kosta Eskualdeko Orkestra eta Compagnie 20 de la Luna dira bertako konpainia bakarrak. Baionako eskualdean guztira, hogei antzerki, zortzi dantzaldi, hamabost kontzertu, lau zirku eta bost kantari izango dira. Baionako kultur erakundeko zuzendari Dominique Burucoak azaldu duenez "Inoiz izan dugun hitzordurik aberatsena da".
Programazioko zazpi ikuskizun Donibane Lohizuneko Jai Alain eta Ravel auditoriumean izango dira. Flamenkoa, tangoa eta dantza modernoak ikusteko aukera izango da besteak beste. Urriaren 27an, larunbatean, Jose Manuel Cano Lopezen konpainia izanen da Ravel auditoriumean.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.