Bi astean behin euskarazko dokumental bat gehituko dugu argia.com/multimedia/dokumentalak helbidean. Dokumental guztiak euskaraz ala euskarazko azpitituluekin izango dira. Paratuko ditugun lan gehienak lizentzia libreekin egindakoak izango dira, edo egileek espresuki baimena emanda jarritakoak. Honela, sareko euskarazko dokumentalen biltegi izateaz gain, euskarazko dokumentalez gozatu nahi dutenen erreferentziazko gune bilakatzea da helburua. Aipamen berezia egin behar zaie Eguzki Bideoak kolektiboak egindako bideoei, beren katalogoa digitalizatzearekin batera, lan guztiak ARGIA.com-en ikusteko aukera izango baita. Oraingoz hiru dokumental daude ikusgai: Iparraldea XXI (EKE), To Shoot an Elephant (Alberto Arce/Mohammad Rujailah - Eguzki Bideoak) eta Ni Basatia Naiz (Fran Lasuen - Koldo Mitxelena). Hilabete bakoitzaren lehen egunean eta 15ean joango gara lanak argitaratzen. Hurrengoa: Itsasoaren Alaba.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.