Doako prentsak nabarmen egin du gora Espainiako estatuan
2006-04-25

handitu txikitu
'20 Minutos' egunkariaren Bilboko edizioa

EGM erakundeak ezagutarazi berri dituen datuen arebera, 2005eko apiriletik 2006ko martxora bitartean, irakurle gehien izan zuen informazio orokorreko egunkari espainiarra 20 Minutos izan zen. Doako egunkariak 2.407.000 irakurle izan zituen egunero, bigarren lekuan dagoen El Paísek baino 400.000 gehiago. Hirugarren eta laugarren postuetan doako beste bi egunkari daude, Qué (1.944.000 irakurle) eta Metro Directo (1.838.000) eta bosgarrenean, El Mundo (1.276.000). Hala ere, egunkari guztiak aintzat hartuta, Marcak ditu irakurle gehien: 2.522.000. Irratiei dagokienez, SER katea da nagusi, 4.896.000 entzulerekin. Onda Cero irratiak 1.955.000 entzule ditu eta RNEk 1.410.000. Cadena Cope irratiaren datuak ez dituzte publikatu, EGM erakundetik kanporatu baitute. Bestalde, Cuatro telebista kateak, prime time ordutegian, Tele5 eta Antena3 kateen beherakada eragin du, oraindik sharearen zatirik handiena eskuratzen duten arren.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia