Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Difamazioa leporatuta, auzitara eraman dute 'Le Journal' egunkaria

2012-10-05
alde 0    kontra 0
Antton Etxeberri, Le Journal du Pays Basque egunkariko zuzendaria.

Antton Etxeberri Le Journal du Pays Basque egunkariko zuzendariak Bordeleko Auzitegira joateko zitazioa jasoa zuen atzorako, Sud-Ouest egunkariko kazetari Bruno Béziatek Le Journalen kontra jarritako salaketaren harira. Difamazioagatik salatu ditu Béziatek, Manuel Martinez izeneko irakurleak Musulman en toute discrétion artikuluan (Le Journalek uztailaren 6an plazaratu zuen) esandakoetan oinarrituta. Zitaziora Le Journalen abokatua joan zen atzo. Epaileek jakinarazi ziotenez, auzia azaroaren 12an izango da Bordelen.

Adierazpen askatasuna "mehatxatua"

Manuel Martinezek uztailaren 6an Le Journal-en plazaratu zuen iritzi artikuluak (Interneten ez dago irakurgai), astebete lehenago Bruno Béziatek Sud Ouesten plazaratutakoari (artikulu horrek ere Musulman en toute discrétion izena zuen) erantzuten dio. Etxeberriren hitzetan, zuzendari gisa ez dagokio "kritika hori egokia zen ala ez erraitea". Bere eginkizuna Le Journal-en "eztabaida eta iritzi trukaketa ahalbidetzea" dela dio.

Le Journal-eko zuzendaritzak, bestalde, Adierazpen askatasuna eta prentsa aniztasuna mehatxatuak Euskal Herrian! agiria argitaratu zuen atzo. "Béziat jaunak ez du inolako momentuan erantzun eskubidea galdetu, ezta ere gurekin harremana egitea saiatu, horrelako egoeretan egiten den moduan", dio agiriak. "Salaketa honetan adierazpen publikoa ixiltzeko saiakera ikusten dugu, baita hamaika urtez Le Journal du Pays Basque egiten duen ekipoaren lan seriosa desegonkortzeko saiakera ere".

Béziatek 20.000 euroko isuna ordainduarazi nahi die. "Salaketa honek ekartzen duen arrisku errealaren aitzinean, Euskal Herriko jendarteari eta eragile guztiei Euskal Herrian beti presente izan diren baloreen bidez, elkartasun eta sustenguaren bidez alegia, erantzutera deitzen diegu", adierazi du zuzendaritzak. Babesa adierazi nahi duen orok e-postaz (gestion@lejpb.com) edo postaz (Le Journal du Pays Basque, 8 ZA Martinzaharenia, 64122 Urrugne) egin dezake.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Kazeta.info
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys