ANC: "Kontsulta antola dezatela 2014an, ez 2016an"

  • Kontsulta 2014an antolatzeko eskatu diote ehunka milaka pertsonak Artur Masi. Katalunia zeharkatuz independentziaren aldeko Via Catalana giza katea osatu dute ANCk antolatuta. 17:14ean kanpai hotsekin batera hasi da ekimena eta ordubete inguru iraun du ekitaldi politikoak.


2013ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Agur Espainia", dio kamisetako leloak.

"Katalunia Europako estatu berri izan arte lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu, eskubidez dagokigulako", adierazi du ANCko presidente Forcadellek. Kataluniak bi bide dituela adierazi die, "Espainiaren menpe jarraitu eta desagertu, edo independentzia lortu". Bartzelonako Katalunia Plazatik mintzatu zaie aurrean zituen milaka pertsonei, baita irrati eta telebista bidez ibilbide osoan kokatu diren herritarrei ere.

Artur Masi presio egiteko baliatu du ekitaldia ANCk. "Ausartak izateko unea da prozesua independentziara eramateko, ez dugu gehiago itxaron nahi, independentzia posible da, independentzia beharrezkoa da, kontsulta konbokatzea nahi dugu".

"Gure erakundeei eskatzen diegu kontsulta antola dezatela atzerapenik gabe, 2014an. Ez 2016an."

ANCk jakinarazi du Via Catalanan milioi bat pertsonatik gorak hartu dutela parte.

Twitter bidez mugimendu handia dago.

Mugikorretatik bidalitako argazkiak (Assemblea.cat):

Giza kateak Katalunia hegoaldea zeharkatuko du, eta iparraldean eta Valentzian ere kilometro batzuk egingo ditu. Antolatzaileen arabera, 500.000 herritar inguruk eman dute izena, baina gehiago izango dira ekimenarekin bat egingo dutenak.

Twitterren: #ViaCatalana

Zuzeneko jarraipena, Vilaweb.cat eta Ara.cat hedabideetan.

Zuzeneko argazkiak, ANCren webgunean.

Instagram bidez jendeak bidalitako argazkien bilduma.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude