Idoya Iragorri atxilotu dute Sestaon hilabetetan ezkutuan egon ostean

  • Idoya Iragorri ezkutuan zen gazte auziperatua Sestaon agertu da bere alde antolatutako Desobedientzia Egunean eta Ertzaintzak atxilotu du.


2014ko urtarrilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Idoya Iragorri, atxilo eraman duten gaztea (argazkia: Herrikolore).

Herriko udaletxean agertu da gaztea eta esku bat eraikineko atera kateatu du. Ertzaintzaren furgonetak agertu dira jarraian eta katea hautsita atxilotuta eraman dute. Iragorriri babesa ematera azaldutako herritarrei bultzaka aritu dira polizia autonomikoko agenteak.

Auzitegian agertzeari uko

2009an Segiren kontrako sarekadan atxilotu zituzten 40 gazteren aurkako prozesua salatzeko helburuarekin antolatu dute Desobedientzia Eguna.

Idoya Iragorri zen Espainiako Auzitegi Nazionalera joateari uko egin zioten lau gazte independentistetatik kalean zegoen bakarra. Hiru hilabete baino gehiago pasa ditu ezkutuan. Tarte horretan ekimen desobedientearen baitan publikoki agertzen eta desagertzen ibili izan da beste hiru kideak bezala.

Irati Mujika urtarrilak 9an atxilotu zuten Aramaion. Pasa den larunbatean Unai Ruiz eta Goizane Pinedo atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteizen desobedientziaren aldeko martxaren ostean.

Sestaoarrari Ander Perez kazetariak eginiko elkarrizketa argitaratu zuen pasa den astean ARGIAk. Ondorengo bideoan ikus daitezke Iragorriren adierazpenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
"Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu"

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Epaile batek adierazpen askatasuna mozal legearen gainetik jarri, eta KEMeko ekintzaile bat absolbitu du

2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]


Eguneraketa berriak daude