Piztu Ezazu Argia 970x90

Demokraziaren alde

2012-08-10
alde 0    kontra 0

La haine de la démocratie.

J. Rancière. La Fabrique, 2005.

Zabaltzen ari den usteak dio, herritar arruntok ahal genuenaren gainetik bizi izan garela eta horregatik datozela orain estutasunak poltsiko eta aurrekontuetara.

Modu aski bitxia da bizi dugun hondoratze ekonomikoa esplikatzeko, urtetan aberats eta famatuen bizimodua eduki dugula pentsarazten baitu eta gainera, ez du galdetzen zein arraio, kristo eta demonioko erantzukizuna izan duten benetako aberats eta famatuek 2008tik honako ziskoan.

Ez da, dena den, pentsamendu ildo berri-berria ere, Jacques Rancièrek duela zazpi urte eskribitutako liburu hau leitu ondoren konturatu naizenez. Kendu gehiegizko luxuak eta jarri gehiegi erabakitzeko gaitasuna, utzi gainontzeko argumentazio guztia bere horretan: hara hor beste krisi bat, Mendebaldearen baloreek bizi dutena esplikatzeko zenbaitek bilatu duten formula, dagokiguna baino gehiago erabaki omen dugula eta horrek berekoi eta indibidualista bihurtu ei gaituela, kontsumoan besterik ez pentsatzeraino.

Intelektual eta agintari batzuek demokrazia gehiegikeria gisa ulertzen dutela dio Rancièrek saiakera labur eta zorrotz honetan; herriaren boterea deserosoa eta are, eskandalagarria gertatzen zaiela gaur egungo demokraziaren kritikariei.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys