Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Debagoienako kaleak erabat hutsik, industrialdeak ez hainbeste

2012-09-26
alde 0    kontra 0
Garagarza industrialdea.

Arrasate, Eskoriatza, Bergara, Aretxabaleta eta Oñatin ibili gara eguerdira arte. Goizeko freskuran kaleak hutsik ikustea ez da hain harritzekoa, baina orduek aurrera egin ahala, parkeak umez eta bidegorriak ibiltariz beteta baino ez ditugu aurkitu. Dendak eta tabernak itxita ia-ia erabat.

Beste kontu bat da industrialdeetako panorama. Ez da batere erraza Debagoiena bailarako enpresa andanaren egunerokoa gaurkoan zertan izan den asmatzea; atariko kotxe kopurua kontatuta? Leiho erraldoien atzeko argia piztuta edo itzalduta dagoen begiratuta?

Datu fidagarriak atzo Goienak webgunean emandakoak dira. Ondokoek greba egin dute gaur: Fagor Elektronika, Ederlan eta Automotion, JMA, Alecop, Lazpiur, Ulma Forja, Hijos de Juan de Garay, Zahor, Chinchurreta, Azbe eta Tesa.

Lanera joatea erabaki dute berriz, ondoko enpresek: Fagor Elektratresnak eta Elektragailuak, Ikerlan, Ulma Agricola, Packaging eta Polimeroak, Fagor Industrial eta Matz Erreka.

Ezin esan herrietako denda eta tabernak bezala, ia zeharo itxita zeudenik industrialdeak, baina geldialdia oso nabaria izan da. Eusko Jaurlaritzak eman duen datuaren arabera, EAEn industriaren %30 gelditu da. Debagoienan, begiratu bat emanda baino ez bada ere, ziurta daiteke portzentajea askoz ere altuagoa izan dela.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys