Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Dantza Hirian jaialdia gaur Donostian hasita, Lapurdiko eta Gipuzkoako zortzi herritan izango da

2012-09-14
alde 0    kontra 0

Dantza Hirian jaialdiaren zazpigarren edizioa "Egin so. Sentitu, entzun, ukitu dantza!" lelopean egingo da. Gaur hasiko da Donostiako Bulebarrean eta irailaren 23an amaituko da. Guztira Lapurdiko eta Gipuzkoako zortzi herritan izango da: Baionan, Donibane Lohizunen, Biarritzen, Azkainen, Hendaian, Irunen, Errenterian eta Donostian. Arkitektura, dantza eta ikusleak batzen dituen jaialdia doakoa izango da.

Aurtengo edizioan hiru elkarte gehiagok bat egin dute proiektuarekin: San Telmo Museoak (Donostia), L'Atalante zinemak (Baiona) eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak.

Gaur arratsaldean (18:00) Anakrusa talde donostiarraren Insitu lana izango da. Ondoren (18:20) Manuel Rodriguez eta Elias Aguirre madrildarrek Escualido Marsupial dantzatuko dute La Bretxa merkataritza gunean, eta jarraian Maura Morales kubatarrak Hipocondraca lana eskainiko du. Ondoren (19:00) San Telmo Museoan La Intrusa Danzako Virginia Garcia eta Damian Muoz izango dira.

Larunbat goizean Donibane Lohizunen egingo dira Elias Aguirreren Longfade eta Francescaren I-Sola dantza erakustaldiak. Arratsaldean Manuel Rodriguezek Limits lana eskainiko du, eta gero Maura Moralesek eta La Intrusa Danzak Donostian egindako emanaldiak errepikatuko dituzte.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Kazeta.info | El Diario Vasco | Eitb.com
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys