Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Corrugados Azpeitia enpresako langileek lantokian itxialdia hasi dute

2012-08-21
alde 0    kontra 0
Corrugados Azpeitiako ehunka langile enpresan itxi dira nagusiei azalpenak eskatzeko.

Ehunka langile bildu ziren atzo goizean Corrugados Azpeitia enpresa barruan nagusiarekin bilera bat egiteko eskatuz. Etorkizunean enpresarekin zer egingo duten jakin nahi dute langileek eta azalpen eske itxialdia hasi dute. 67 egun daramatzate langileek greban. Corrugadosen jabeari, Alfonso Gallardo taldeari “enpresa hiltzen uzten ari direla” leporatzen diete langileek eta enpresa itxi nahi badute esan diezaietela eskatzen dute.

Itxialdiarekin bilera bat lortzea da helburua beren etorkizuna argitzeko, enpresako gerentearekin edota giza baliabideen saileko arduradunarekin. Langileek adierazi dute enpresak zuzeneko finantziazioa eskuratu zuela instituzio publikoetatik bideragarritasun planari aurre egiteko, zehazki EAEko Industria Kontseilaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren eskutik. Ondorioz, uste dute enpresak erantzun bat zor diela langileei diru hori zertan inbertitu duten jakinarazteko.  

Urtarrilean izan ziren enpresako lehen kaleratzeak, 100 langile guztira. ELA sindikatuak honakoa salatu zuen: “Benetan larria da Administrazioak 100 langile kaleratzea baimendu izana, sindikatuen txostenei jaramonik egin gabe”. Ekainean kaleratze gehiago etorri ziren, beste 60 eta gainontzeko langileei soldata %35 jaistea eta urteko lanaldia 49 ordu luzatzea proposatu zien zuzendaritzak. Hori salatzeko uztailean Donostiako BBVAren egoitza aurrean kanpatu ziren “jasaten ari diren egoera larriari irtenbidea” exijitzeko.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | Noticias de Gipuzkoa
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys