Kataluniako alderdi politikoak azaroaren 25eko hauteskundeetako programak aurkeztu dituzte asteburuan. Artur Mas presidentearen CiU koalizioak "Europari itsatsitako Estatu propioa" lortzea du helburu; eta PSCk nabarmendu du Kataluniak "erabakitzeko eskubidea" izan behar duela eta hori lortzeko Espainiako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela.
Artus Masen hitzetan, Estatu propioa "erabakitzeko eskubidearen eta demokrazia hutsaren ariketaren bitartez lortu beharko du Kataluniako herriak". "Eta jakin dezazuen, lortuko dugu" gehitu du.
Hain justu, herritarrek "erabakitzeko eskubidea" izan dezaten "beharrezko erreforma guztiak" bultzatuko dituztela adierazi du PSC alderdiak. Pere Navarro Kataluniako sozialisten idazkariak esan du PSCren eredu "federalista" hirugarren bidea dela, PPren "zentralismoaren" eta Artus Masen "profezia ausartegiaren" –independentziari erreferentzia eginez– aurrean.
Informazio gehiago:
CiUren Katalunia 2020 izeneko programa (pdf)

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.