Hugo Chávez Venezuelako presidenteak beste sei urtez (2019ra arte) gobernatuko du, hauteskundeetan botoen %54,45 lortuta (bozka guztien %90 zenbatu direnean). Hamar puntuko aldea atera dio Henrique Capriles oposozioaren hautagaiari. Parte-hartzea %81ekoa izan da.
Chávezek 7.444.082 bozka lortu ditu, eta Caprilesek 6.151.544, Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) jakinarazi duenez.
"Munduari Venezuela, venezuelar herria, zer den erakutsi diogu. Eskerrak ematen dizkizuet bihotzez, eta Jainkoari eskatzen diot bizia eta osasuna emateko", adierazi du presidenteak. Oposizioari eskerrak eman dizkio Chávezek, "herriaren garaipena" aitortzeagatik, eta Caprilesekin hitz egin eta elkarlanean aritzeko prest dagoela esan du.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.