Zer dagoen jokoan Hugo Chavezen osasunak okerrera eginez gero

  • Venezuelako hauteskunde erregionaletan Hugo Chavez presidentearen alderdia (PSUV) nagusitu da hogeita hiru estatuetatik hogeitan, nahiz eta Mirandan (Caracas hiriburua han dago) oposizioko buru Henrique Caprilesek lortu duen bozka gehien. Irabazi arren, chavismoak "eskuinaren eta inperialismoaren presio geroz eta handiagoa" jasango duela dio Guillermo Almeyra historialari eta kazetariak La Jornadan plazaratutako analisian, hauteskunde presidentzialak deitzeko indar gehiagorekin eskatuko dutelako.


2012ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hugo Chavez Venezuelako presidente kargura itzuliko ez balitz, ondorioak Hego Amerika osoak sufrituko lituzkeela uste du Guillermo Almeyra kazetariak.

Artikulua pasa den ostiralean publikatu zuen Almeyrak. PSUV alderdiak garaipen zabala lortuta ere, Gobernuko kideen artean tentsioak gora egingo duela zioen, jarraitu beharreko politikaren inguruko eztabaidak bultzatuta: “Oposizioarekin eta Washingtonekin adiskidetasun jarrera mantendu ala, aitzitik, aurrez aurreko oposizioa egin”.

Venezuelak garai zailei aurre egin beharko diela dio: batetik, Nicolas Madurok ez duelako presidentearen karisma; eta bestetik, era guztietako presio mediatiko eta sabotaje ekonomikoak pairatuko dituelako, Chavez sei hilabeteko epean presidente kargura itzuli ala ez; “edo okerragoa dena, operazio osteko ondorioak gainditzerik lortuko ez balu”. Presidentearen osasun egoerari dagokionez, Almeyrak dio hura artatu duten Kubako medikuen esku dagoela bere herriagatik gogor borrokatu duen gizonaren bizitza, baita Kubako ekonomiaren garapena, Mercosur eta Unasur erakundeen etorkizuna eta Venezuelako klase borrokaren norabidea ere”.

Bere hitzetan, “Chavez ez da iraultza bolivartarra deitutako prozesuaren sortzailea izan; gehienera ere haren sustatzailea izan da, eta batzuetan, baita galga ere”. Presidentea prozesuan parte hartzen duten indarren arteko bitartekaria dela dio: “Boliburgesia eta burokrazia eskuinaldetik; nekazari, herritar eta langileak ezkerraldetik; eta bi sektoreen artean, presidenteari fideltasuna azaldu dioten indar armatuak. Bere ahuldade edo desagerpenak hutsunea sortuko lukete, eta aipatu blokeak hura betetzen saiatuko lirateke”.

Era berean, hura gabe Hego Amerikaren integrazio prozesua “korapilatsuagoa” izango litzateke. Latinoamerikar gobernuburuen artean “ausartena” ei da Chavez. “Dilma Russeffek [Brasilgo presidenteak] eta Cristina Fernandezek [Argentinakoak] kapitalismoa garatu nahi dute, estatu-asistentzialismoak apenas eraldatu dituen neoliberalismoaren tresnen bitartez, pobrezia eta langabezia gehiegi hazi ez daitezen. Etorkizun hurbilerako planik ez dute, eta are gutxiago transformazio planik”.

Almeyrak dioenez, “Venezuela da Hego Amerikaren integrazioaren motorra eta, neurri handi batean, haren finantzatzailea. Burgesia brasildarra eta neurri txikiagoan argentinarra gaindituta lortu du hori".

Bestetik, Kuba, Nikaragua eta Karibeko hainbat herrialde Venezuelaren petrolioaren menpe daude. Bere medikuak Venezuelako osasun sisteman txertatuta ordaintzen ditu gastuak Kubak, eta Venezuelako eskuinak hori desagerrarazi nahi du.

Analisiaren azken pasartean egileak onartzen du Chavezek kontraesan handiak dituela eta herrialde kapitalista bateko presidentea dela. “Munduko herrialde guztiak baitira kapitalistak”. Hura, ordea, “eskuinak mehatxatutako iraultza demokratiko eta anti-inperialista gidatzen duen iraultzailea da”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude