Celsa enpresako langileen artean zatiketa eragin du zuzendaritzaren planak

  • Celsa Atlantic enpresak –Laminaciones Arregui zenak– 352 langile ditu Gasteizko eta Urbinako fabriketan. Zuzendaritzak 91 langile kaleratzea eta beste guztiei lanaldia igo eta soldatak %20 jaistea proposatu zuen duela bizpahiru hilabete, eta langileek atzo bozkatu zuten bideragarritasun plan hori. 92 langilek onartu dute plana, bozketan parte hartu zuten 98 langileetako gehienek. Aldiz, 200 bat langilek planaren aurka protesta egin zuten atzo Gasteizko fabrikaren atarian.


2012ko uztailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Celsako langileen mobilizazioa Gasteizen. (Argazkia: UGT Celsa)

Gaur ere planaren aurkako mobilizazioak izango dira, greba amaigabean dauden langileek deituta.

Zuzendaritzak, bi lantegiak ixteko nahiz indarrean dauden kontratu guztiak deuseztatzeko erregulazio dosierra aurkeztu zuen maiatzean, negoziazioek aurrera egiten ez zutela ikusita. Atzo bozkatutako bideragarritasun plana dosier horren ordezkoa da.

Informazio gehiago:

UGT Celsaren webgunea.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude