Catalan eta Barcina aurrez aurre UPNko presidentetzarako

ARGIA

2013-02-07
alde 0    kontra 0
Yolanda Barcina iaz Nafarroako presidente kargua hartu zuenean, Alberto Catalan parean duela. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)

Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak jakinarazi du UPNko presidentetzarako hautagai moduan aurkeztuko dela, alderdiak martxoan egingo duen kongresuan. Aurrez aurre izango dira, hortaz, Catalan eta Nafarroako presidente Yolanda Barcina, UPNko bi sektoreen arteko akordioa hautsi ostean.

Duela hiru aste akordioa lortu zuten UPNko bi kideek: Barcina presidentea izango zen eta Catalan presidenteordea, baina "de facto" alderdiko buru bilakatuko zuten eskumen eta funtzio berriekin, Ramon Sola kazetariak Naiz.info-n azaldu duen moduan.

Akordio hori, ordea, hautsi egin da. Catalanek esan du alderdiak "sekula baino bizi eta indartsuagoa" izan beharko lukeela. "Adostasun ezak eta justifika ezinezko atzerapenek, ez nire aldetik, akordioa gauzatzea eragotzi dute", azaldu du Parlamentuko presidenteak hainbat afiliaturi bidalitako gutunean, Efe agentziak jakinarazi duenez.

Bere aldetik, Navarra TV telebista katean egin dituen adierazpenetan, Yolanda Barcinak esan du Catalan dela azalpenak eman behar dituena, eta ataka honetatik indarturik aterako den "alderdi demokratiko bat" dela UPN.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Diario de Noticias | Naiz | Eitb.com
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2428
 
azala2427

2429 zenbakia.
2014ko irailaren 21a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys