Piztu Ezazu Argia 970x90

"Eliza akituta dago" dio Carlo Maria Martinik, hil aurreko azken elkarrizketan

2012-09-03
alde 0    kontra 0
Carlo Maria Martini Milango artzapezpiku ohia.

Carlo Maria Martini, Milango artzapezpiku ohiak hil aurretik eman zuen azken elkarrizketa argitaratu du Il Corriere de la Sera egunkariak. Martini ezaguna zen bere ikuspuntu liberalagatik eta Vatikanoaren aurkako adierazpenengatik. Oraingoan ere, mundu osoan oihartzuna izan dute elkarrizketan esandakoek. Martiniren ustez elizak bere hutsegiteak onartu eta aldaketa nabarmena egin behar du, Aita Santuarekin hasiz eta gotzainekin jarraituz.

"Badakit ez dela erraza guztiak alde batera uztea, baina behintzat askeak diren eta lagun hurkoagandik gertuago dauden gizonak bilatu behar genituzke".

Elkarrizketan Martinik Europan eta Ameriketan eliza akiturik dagoela eta akitze horretatik irteteko tresna nagusia elkarrizketa dela dio. "Eliza autoritatea da oraindik ala dagoeneko hedabideetako karikatura bat besterik ez da?".

Bestetik Martini Kardinalak jainkoaren hitza eta sakramentua laguntza moduan errekuperatu behar direla dio eta ez kastigu moduan. "Indar berri bat behar duten gizonei eramaten al diegu sakramentua?" dio Martinik.

Elkarrizketa egin eta aste batzuetara, abuztuaren 31an, hil zen Martini 85 urterekin, 1979tik 2002ra Milango artzapezpiku eta 1983tik kardinal izan ondoren. Haren hil-kapera Milanen egon zen bitartean, orduko 6.000 lagunek bisitatu zuten.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Il Corriere de la Sera
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys