CAN

CANren kudeaketaren inguruko egia argitzea eskatu zuen milaka pertsonak

  • Larunbateko manifestaldiak 5.000 pertsona inguru bildu zituen Iruñean. Patxi Zamorak, Kontuz! plataformako bozeramaileak, deialdiak erantzun zabala jaso zuela adierazi zuen, sindikatu eta alderdi desberdinek babesa eman baitzioten. Besteak beste,  EH Bildu, Geroa Bai, Aralar, I-E eta PSNko militante batzuk han izan ziren. Parlamentuan ikerketa batzorde baten beharra azpimarratu zuen, eta bere ustez “tamalgarria da gardentasuna eskatzeko kalera atera behar izatea”, CANeko zuzendariek berezkoa beharko luketen ezaugarria baita, Zamoraren iritziz. Halaber, egunen batean erantzunak emango dituztela azaldu zuen, beraien borondatez ez bada, “herritarren presioaren ondorioz”.


2013ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Martxa amaitzean Miguel Ángel Sánchez Ostiz idazleak diskurtso bat eman zuen dagozkienei erantzukizunak exijituz. Nafarroan “instituzioak kudeatzen diren modua bistan geratzearen beldur” direla baieztatu zuen, eta gobernua dela “ezegonkortasuna, krispazioa eta haustura soziala sortzen duena. Herria “isilik” eta “ezjakin” mantendu nahi dutela salatu eta entzuleak desadostasuna adieraztera animatu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude