Can Viesekin lotutako fidantzak eta gastuak ordaintzen laguntzeko kontzertua Donostian

  • Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.


2014ko ekainaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kortxoeneak kontzertua iragartzeko egin duen kartela

Hilkar eta Adikune taldeek joko dute eta etekinak zentro sozialaren hustearen ondorioz izan diren atxilotu eta espetxeratuen fidantzak eta abokatuen gastuak ordaintzen laguntzeko bideratuko dituzte.

Bartzelonako Sants auzoan abiarazi den elkartasun kanpainari ekarpena egiteko antolatu dute ostiraleko saioa Kortxoeneakoek.

Can Viesen aldeko hainbat mobilizazio izan dira Euskal Herrian, zentro soziala husten hasi zirenetik. Besteak beste, elkartasun elkarretaratzeak antolatu ziren Donostian eta Bilbon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


Eguneraketa berriak daude