CANen inguruko "egia osoa" azaleratzeko manifestazioa otsailaren 2an Iruñean

  • Manifestazioa deitu duen Kontuz! kontsumitzaileen elkarteko kideen hitzetan, Nafarroako Kutxan (CAN) gertatutakoak "muturreraino ikertzeko" eskatuko dute otsailaren 2an Iruñean. Herritar orori egin diete dei manifestazioan parte hartzeko, CANeko arduradunek "jende guztiari" egin diotelako kalte.


2013ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kontuz plataformak deitu du manifestazioa (Argazkia: Ateak Ireki)

"Harrigarria da CANeko lapurretaren arduradun politiko zein ekonomikoek euren erantzukizunei izkin nola egiten dieten ikustea", adierazi dute Xabier Barber eta Hortensia Serrano kolektiboko bozeramaileek: "Heldu da unea 'nahikoa da' esateko, eta amaieraraino helduko den ikerketa zorrotz eta independentea egiteko".

Salaketa auzitegian

Kontuz! plataformak Miguel Sanz  eta Enrique Goñiren kontrako salaketa jarri du Nafarroako Probintzia Auzitegian, eta Yolanda Barcinaren kontrakoa Nafarroako Auzitegian, foruduna delako. Besteak beste, CANeko neurri gabeko dietak, justifikatu gabeko inbertsioak eta informazio pribilegiatuaren erabilpena aipatu zituen Kontuz-ek astelehen eguerdian egindako prentsaurrekoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yolanda Barcina
2021-11-03 | Leire Artola Arin
Mugitu! mugimenduak Iruñerriko markesinetako publizitatea AHTren aurkako kartelengatik ordezkatu du

Salatu dute Espainiako Gobernuko aurrekontuen erdia baino gehiago trenaren lanetara bideratuko dela. Ekintzarekin gogorarazi nahi izan dute duela hamar urte AHTren aurka kexatzeko egindakoa: Yolanda Barcina orduko Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


2015-10-13 | ARGIA
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute

Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.


Barcina, UPN-n ere ez dute nahi

Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.


"Iruñea After Barcina, Nola?" jaialdian, aldarrikapenak ospakizun

Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.


Eguneraketa berriak daude