Cabacasen senide eta lagunek erantzunen bila jarraitzeko konpromisoa hartu dute

  • Bi urte bete dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas zauritu zuenetik; lau egunera Basurtuko ospitalean hil zen Athleticzale gaztea. Larunbatean bere senide eta lagunek omenaldia eskaini zioten eta bertan, justizia eta gertatutakoaren inguruko erantzunak bilatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko apirilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Milaka pertsona batu ziren Bilboko kaleetan (Arg: Uriola.info)

Eguerdiko 13:00etan txalaparta doinuekin eman zioten hasiera Iñigo Cabacasen omenaldiari Kirruli plazan, 2012ko apirilaren 5ean gaztea zauritu zuten txokoan. Ondoren, Joseba Sarrionandia eta Eduardo Galeanoren testuak irakurri zituzten eta Koldo Gutierrez, Iñigoren lagunak, adizkide guztien artean idatzitako lerroak jendarteratu zituen. Horietan, larri zauritu aurreko momentuak eta ondorengoak nola bizi izan zituzten azaldu zituen hunkituta eta justizia eskatzen jarraituko zutela azpimarratu zuen, baita erantzunak bilatzen ere hainbat galdera airean daudelako. "Norbaitek hil zintuen, norbaitek tiro egiteko agindua eman zuelako. Hau ezin da honela gelditu. Ez dugu onartuko gure galderak erantzunik gabe geratzea. Ez dugu amore emango, Iñigori zor diogulako" adierazi zuen Gutierrezek.

Jare taldeak Iñigori idatzitako Zu lagun abestia jo eta gero, Iñigoren gurasoei agurra dantzatu zieten eta Manuel Cabacasek hartu zuen hitza. Semea zauritu zuten unean laguntza eskaini zion Malagako bikoteari besarkada bat bidali zion, baita eurekin batera, bi urtez,  justiziaren alde lanean ibili diren lagunei ere.  

Manuel Cabacaesk argi utzi zuen, Iñigori gertatutako berriro errepika ez dadin, "ezinbestekoa dela inpunitatearekin bukatzea" eta "ausardia" eskatu zien ertzainei, Ertzaintzaren buruei eta epaileari "auzia amaieraraino eraman eta airean dauden galderei erantzuna eman" diezaieten.

Poliziaren inpunitatearen eta bortizkeriaren kontrako manifestazioa

Omenaldiaz gain, arratsaldean manifestazioa egin zuten Basauriko gaztearen heriotza salatzeko. Ehunka lagun bildu ziren 18:00etan, Bihotz Sakratutik "Poliziaren inpunitate eta bortizkeria stop!" lelopean abiatu zen manifestazioan. Kataluniako Stop Bales de Goma elkarteko kideek eta 2012ko urriaren 26ko greban zauritu zuten Aingeru Zudaire Atarrabiako gazteak ere, martxan parte hartu zuten senide eta lagunei elkartasuna adieraziz. Protesta Areatzara heldu zenean Fermin Muguruzak, Jare, Esne Beltza eta Zea Maiseko taldeetako musikariek abestu zuten beste hainbat ekarpenekin batera.

Artikulu hau Uriola.info gunetik ekarria da lizentzia libreei esker. Originala hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude