Cabacasen lagunek 20.000 sinadura bildu dituzte erantzukizunak eskatzeko

  • Iñigo Gogoan ekimenaren bitartez, 20.000 sinadura lortu dituzte Cabacasen senideek eta lagunek, auzia argitzeko eskatuz eta Ertzaintzako buru Jorge Aldekoa postutik kentzeko.


2014ko urtarrilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñigo Cabacasen heriotzarengatik ardurak eskatzeko egindako elkarretaratzea. (deia.com)

10.000 atxikipen batzea aurreikusi zuten ekimena hasi aurretik. Dena den, hilabete bakarrean zifra beteta zutela ohartuta, babes bilketari eutsi diote.

Sinatzaileen aniztasuna nabarmendu dute kolektiboko lagunek, prentsa ohar batean: “Jakin badakigu sinatzaileen artean ideologia eta alderdi ezberdinetako herritarrak, pertsona publikoak, eliteko futbolistak edota ertzainak egon badaudela”.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediarekin eta Segurtasun Batzordearekin “premiazko bilera” eskatu dute orain, sinadurak eskura eman asmoz.

“Lehenbailehen” paratu nahi dute hitzordua: "Denbora pasatzeak kalteak besterik ez ditu eragiten kasua argitu eta justizia ahalbidetzeko bidean".

Urtarrilaren 22an, asanblada irekia

Auziaren nondik norakoen berri emateko asanblada irekia deitu dute, urtarrilaren 22an, 19:00etan Bilboko Zirika Gunean. Norbanakoei eta eragileei luzatu diete parte hartzeko gonbitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude