Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Cabacasen hilketa argitzeko auzia geldirik dago, sei hilabeteren ondoren

2012-10-09
alde 0    kontra 0

Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operazioan parte hartu zuten ertzainetatik, hiruk baino ez dute aitortu eskopetekin tiro egin zutela. El Correo egunkariak jakitera eman duenez, gainerako guztiek ukatu egin dute halakorik barne galdeketetan, baina “hamar eskopeta inguru” erabili ziren gau hartan. Sei hilabete igaro dira Ertzaintzak Cabacas hil zuenetik eta agenteak oraindik ez dira pasa instrukzio epailearen aurretik, defentsak aurkeztutako peritu-frogak ere ez ditu tramitatu epaileak. “Frogak manipulatzeko denbora irabazi nahian ari direla uste dugu” adierazi dute Cabacasen senideek Garan.

Apirilaren 5ean, Athletic-Schalke futbol partidaren ondoren, ertzainek jende multzo baten kontra kargatu zuten Indautxuko Maria Diaz de Aro kalean, gomazko pilotak erabiliz. Forentseek diote pilotakada batek hautsi ziola Iñigo Cabacas 28 urteko gazteari buru-hezurra eta horren ondorioz hil zela. Lekukoen esanetan ertzainek 20-30 metroko tartez egin zuten tiro. Gertaerak haserrea sortu zuen herritarrengan eta Ertzaintza eta Barne saila gogor kritikatu zituzten. Rodolfo Ares sailburuak, Ertzaintzaren arduradun nagusiak, auzia “azkeneraino” ikertuko zutela hitz eman zuen. Ikerketak baina, oraindik ez du emaitzarik izan eta auzia duela hiru hilabetez geroztik geldirik dago, ertzainek noiz deklaratuko zain. Tartean, Rodolfo Aresek Barne saila utzi du hauteskunde kanpainan parte hartu behar duela esanez.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Deia | Gara
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys