Altsasu gazteen "burutakzioak" biltzeko topaleku izango da apirilaren 17tik 20ra

  • Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek apirilaren 17tik 20ra topaketak antolatu dituzte Altsasun. Burutakzio izena jarri diote, hausnartu, buruari eragin eta akziora pasatzeko gakoak eskaintzeko topaketak izango direla iragarri baitute.


2014ko martxoaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sistemaren aurkako borroka praktiken inguruko formazio teoriko zein praktikoa eskainiko dute. (Arg: Topatu.info)

Jarrera desobedienteen lanketan sakondu eta horiek praktikan jartzeko unea dela adierazi dute antolatzaileek. "Garaiotan desobedientziaren bidea oso presente dago, baina akziora pasatzeko momentuan hutsuneak ikusi ditugu eta horri aurre egin nahi diogu", adierazi dute Ernaiko eta Aintzinako kideek.

Borroka praktiken inguruko formazio teoriko eta praktikoa ez ezik eskaintza kulturala ere egongo da hiru egun horietan, eta harreman nazionalak estutzeko aukera izango dela esan dute.

Egitaraua sareratuta dago, eta sarrerak salgai daude hiriburu bakoitzean adostutako zenbait tokitan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude