Londresko Olinpiar Jokoetatik brontzezko hiru domina eskuratuta itzuli dira etxera euskal kirolariak. Lehenengoa Maialen Chorrautek (Lasarte) lortu zuen kayakarekin, bigarrena Maider Undak (Gasteiz) borroka librean eta hirugarrena Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza eskubaloi taldeko jokalariek eta Jorge Dueñas hautatzaileak.
Euskal kirolari denek ez dute domina lortzerik izan baina olinpiar diplomarekin itzuli dira etxera. Ophelie Aspord (Baiona) igerilariak 6. postuan amaitu zuen ur irekietako 10 kilometroko maratoian. Ainhoa Muruak (Zarautz) triatloian 7. postua eskuratu zuen eta Leire Olaberria txirrindulariak (Ikaztegieta) 13. postua omnium proban (duela lau urte brontzezko domina eskuratu zuen puntuazioko proban Beijinen).
Domina kopuru handiena Ameriketako Estatu Batuetako kirolariek lortu dituzte aurten, guztira 104 eta azken Olinpiar Jokoetan Txinak eskuratu zituen.
Dominen zerrenda osoa ikusi hemen

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.