Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Arnaldo Otegi: "Bozeramaile gisa biktimen familiei mina eragin badiet, barkamena eskatu nahi diet"

2012-09-17
alde 1    kontra 0
Arnaldo Otegi Logrońoko espetxean dago preso.

"Ezker abertzaleak sortutako mina aitortu du, eta nik urrunago joan nahi dut. Bozeramaile gisa ETAren ekintza armatuen biktimen familiei min, sufrimendu eta umiliazio izpirik eragin badiet, hemendik barkamena eskatu nahi diet, 'sentitzen dut, bihotzez' batek lagunduta". Arnaldo Otegiren hitzak dira, hilaren 28an Gara egunkariarekin batera salduko den El tiempo de las luces liburutik hartuak.

Fermin Munarriz kazetariak egindako elkarrizketa jaso du liburuak. Aurrerapen moduan hainbat pasarte argitaratu ditu Garak. "Ezker abertzalearen trasatlantikoa biratzeko konpromisoa hartu genuenean, nire diagnosia zen ibilbide oso laburra geratzen zitzaiola kostaldearekin talka egiteko", dio Otegik ireki den ziklo berriari buruz. "Gaur egun, independentismoak hegemonikoa izateko gaitasuna du".

Borroka armatuaz galdetuta, Otegik dio "ETAko militantea" izana dela, frankismo garaian borroka armatuan aritu zela eta, hortaz, ulertu duela "salbuespenezko baldintza politiko eta sozialak" daudela: "Horretan ez naiz hipokrita. (...) Inork gomendioa eskatuko balit zein-nahi baldintzatan erabili beharreko borroka moldearen inguruan, garbi esango nioke borroka baketsuaren eta desobedientziaren bideari heltzeko, arrazoi etiko zein politikoengatik".

Liburua euskaraz

Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa-liburuaren jatorrizko bertsioa gaztelaniaz idatzia dago. Argitaratzaileek diote saiakera egiten ari direla ahalik eta lasterren euskaraz plazaratzeko. "Euskarazko edizioa azarorako salgai egotea espero dugu".

Informazio gehiago:

Irakurri Quince meses en prisión (Hamabost hilabete espetxean) atala.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | El Diario Vasco | VilaWeb
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys